Bideo-ekoizpena eta ikus-entzunezko edukia

Non Fungible Trends-en bideoak ekoizten ditugu zure negozioa argi aurkezteko, garrantzitsuena erakusteko eta konfiantza transmititzeko, kanal bakoitzera egokitutako akabera profesionalarekin.

Hobeto komunikatu behar duten marka, negozio eta enpresentzako ikus-entzunezko piezak sortzen ditugu: zerbitzu bat aurkezteko, produktu bat azaltzeko, instalazioak erakusteko edo kanpainetarako eta sare sozialetarako edukia sortzeko. Bideoa ikuspegi argi batekin lantzen dugu, emaitza profesionala eta markaren identitatearekin koherentea izan dadin zainduz.

Zurekin batera helburua eta argitaratuko den kanala definitzen ditugu —webgunea, sare sozialak, aurkezpen komertziala edo prestakuntza—, eta hortik abiatuta, edukia eskaleta edo gidoi baten bidez antolatzen dugu. Ekoizpenean argitasuna eta akabera zaintzen ditugu bereziki: enkoadraketak, erritmoa, argiztapena eta soinua, baita mezua indartzen laguntzen duten baliabide grafikoak ere.

Ekoizpen bakoitzera egokitzen gara: bideo korporatiboak, ekitaldiak, kanpainak, elkarrizketak edo ikastaroak. Grabaketa planifikatzen dugu, edizioa koordinatzen dugu eta, beharrezkoa denean, formatu eta iraupen desberdinetarako bertsioak entregatzen ditugu.Emaitza argitaratzeko prest dauden pieza koherenteak dira, elkarren artean lotuak eta etorkizuneko komunikazioetan ere erabiltzeko prestatuta.

Bideo
korporatiboa

Enpresa, zerbitzu edo produktuaren aurkezpena, instalazioak eta prozesuak argitasunez erakutsiz. Enkoadraketak, erritmoa eta xehetasunak zaintzen ditugu, irudi profesionala eta jarraitzeko erraza den narratiba transmititzeko.

Ekitaldietako
bideoak

Ekitaldi osoa grabatzen dugu edo formatu laburreko laburpen bat sortzen dugu, garrantzitsuena nabarmenduz. Irudia eta soinua zaintzen ditugu emaitza erakargarri eta erabilgarria lortzeko, zabalkunderako prest dauden bertsioekin.

pieza
promozionalak

Kanpainetarako, aurkezpenetarako eta komunikazio komertzialerako bideoak. Mezu zuzena, narratiba argia eta kanal bakoitzerako egokitzapenak, jarraitutasunez argitaratu ahal izateko, koherentzia galdu gabe.

Elkarrizketak eta testigantzak

Galderen egitura prestatzen dugu mezua argia izan dadin. Grabaketan argiztapena eta soinua zaintzen ditugu, eta erritmoz editatzen dugu ideia nagusiak indartzeko. Sare sozialetan irakurketa hobetzen laguntzen dutenean, azpitituluak ere gehitzen ditugu.

Sare sozialetarako edukia

Bideo laburrak, klipak eta formatu bakoitzerako egokitzapenak, jarraitutasunez argitaratzeko. Hasierako amua, argitasuna eta koherentzia bisuala lehenesten ditugu, pieza-serieetan estilo ezaguterraza mantenduz

Prestakuntza-ikastaroak (grabaketa eta edizioa)

Enpresentzako prestakuntza-ikastaroak eta salmentara bideratutako ikastaroak grabatzen ditugu. Estilo bisuala bateratzen dugu eta argitaratzeko prest dauden piezak entregatzen ditugu, egitura argiarekin eta edizio garbiarekin.

Azken proiektuak

gastroazoka

Donostiako Udalaren Gabonetako ekitaldia

  • Bideo-grabaketa

  • Irudi-edizioa

  • Bideo-muntaketa

  • Argazkigintza korporatiboa

euscommerce

Eduki-sorkuntza

  • Bideoen edizioa eta grabaketa

    • Elkarrizketak

    • Prestakuntza-bideoak

    • Bideo korporatiboak

    escuela vasca del retail

    Prestakuntza-bideoak

    • Bideo-grabaketa

    • Bideo-edizioa

    • Webinar eta prestakuntzen edizioa

    stemm

    Siderurgia-sektorea

    • Bideo-grabaketa

    • Bideo korporatiboaren sorkuntza

    • Irudi-ukituak

    • Sare sozialetarako bideo-piezak

    Aislamientos Arellano

    Industria-sektorea

    • Webgunea

    • Hizkuntzak

    • Argazkigintza

    • Bideo korporatiboa

    • Animazioak

    omnia

    Finka-administraziorako SaaS

    • Bideo-grabaketa eta edizioa

      • Produktu-bideoa

      • Prestakuntza-bideoak

    • Webgunea

    • Produktu-argazkigintza

    • Prototipatzea

    • Diseinu grafikoa

    motion graphics

    Animazioak

    • Animazioak

    • Infografia animatuak

    • Neurrira egindako errotuluak

    • 2D ilustrazio animatua

    wavegarden

    Ingeniaritza

    • Bideo-ekoizpena

    • Animazioa

    • Errotuluen sorkuntza

    • Kolore-ukituak

    concierto código bushido

    Palabras Sin Nombre
    ft. Mikel Erentxun

    • Kontzertuaren grabaketa

    • Abestien muntaketa banaka